XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Belarra eta artua bereizten ba al dakik?

Belarra zea dek, behiek-eta jaten duen gauza berde hori, eta artuakin palomitak eiten dituk.

- Muskulatu beharrian hao, txikito, aber, badakik zer diren hauek?

Neptunoren tridentea erakusten zidan, eta rastrillo bat.

- Bueno, izenak ez dakizkit, baina zertarako diren baietz uste dut; belarra ekarri behar dugu, orduan...

- Hau eskuaria dek, eta hau sardia, beste hori sega, ezautuko dek.

- Bai, Heriok erabiltzen duena.

Uste dut nire esaldiaren sakontasunari ez ziotela igarri.

- Hori Donostian izango dek, hemen aitak ibiltzen dik jeneralian, herriko onena dek segan.

Uztaileko arratsalde sargoritsu hartan hartu behar nuen belarrezko bataioa.

Ailegatu ginen ekintza-lekura, Walt Whitmanek kantatutako belar-itsaso horietako bat.